Bira

Berbarrie

Itxaro Borda
2011ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Esantza hartzean, pintaren prezioa ikusiz, zurbildu nintzen atzo. Aspaldian ez nuen alabaina beterik egin. De Margerie Totaleko presidentaren negarretaz oroitu nintzen; ez dut ene enpresa bankarrotera bultzatuko. Ahanzten zuen urteko lehen sei hilabeteetan miliar parrasta bat benefizio sakelaratu zituela. Ez dira antza krisiaren biktimak guk uste dugun tokian.

Eguna zoragarri altxatu da zilarrezko itsasoaren gainean Lapatxak balakatuz. Total, hitzaren distirak gaur ere argituko ditu gure begi-belarriak: anfetaminak, bitsa eskuetan, tira eta tunba, bizi-hariak eta txori migrariak lehian ibiliko gara Ien, Talan, Bedaroan, Apikalen eta berriz Ieko plazaren gibeleko aterbeetan gauak gauari ilargia oparitu arte. Eta bukatzeko txokolate kikeratara bana, sehaska kanta gisa harturiko elearen kalakak Letheren erresumara lo eraman gaitzan.

Gasolinarik gabeko mundu baten irudikatzeko astia dukegu, oinez, nagi, irriz, pentsakor, isil noiz behinka, isiltasuna halaber premiazkoa delako, solasak irunez eta adiskide zaharrak –eta gazteak- agurtuz. Poesiak eta jendetasun partekatuak humanizatzen gaitu esantzak, mugikorrek eta ordenadore guztiz ahaldunek baino anitzez gehiago.

Non dago mugarrie?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.