Bira

'Debtocracy'

Itxaro Borda
2011ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Greziar parlamentuak, gehiengoz laburraz, onartu ditu herritarren aurkako neurri zekenak, Europaren bigarren diru laguntza erdiesteko. Karriketan gerra ekintzak garatu dira, sarean Avis Chatzistefano eta Katerina Kitidiren debtocracy dokumental harrigarria klikaz klika ireki artean. Greziako zorraren erroak eta NDF erakundeak Argentina nola belaunika arazi zuen aztertzen dute, Ekuadoreko Correa presidentak zorraren ez osoki itzultzea zelan erabaki zuen halaber. Jende arruntentzat zorra bidegabea eta odiosa denez, kazetarien lanaren azkenera ideia bat nagusitzen da, ekonomialari batzuek hobesten dutena: hau da zorraren ez ordaintzea.

Lagarde zohituak hartu ditu NDF-aren giderrak, heren mundu ohiko hautagaiak baztertuz. Sakonki neoliberala da eta ez du egituraren logika zapuztuko. Filman ikusten ahal da DSK Atenasera etorri zenean: ez tirokatu medikua, zioen, erremedio irents ezinak ematen ditu, zuek gogoko ez dituzuen arren medikuak zuen sendatzeko daude. Greziak alemandar eta frantses arma-tresnak erosteko arraiki prestatu sosa ez dute galdu nahi europar banku eta estatuek, interesez aberasturik berreskuratu baino. Hor datza eskandalua.

Greko grekariak gara denak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.