Bira

Durango

Onintza Enbeita
2011ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Euskal Liburu eta Disko Azokako egunetan gustatu egiten zait Durangora joatea. Azokan ikusi eta erosi, Goienkalen garagardo freskoak edan, goizaldean Plateruenako jendetzan lekua egin eta aspaldi ikusi gabeko lagunekin egon. Durangoko abenduaren hotzean oso erraza da gaizki amaitu ziren ligeei hurrengo tabernara ihes egitea, eta, Landakoko berogailuaren beroan, oso erreza da ondo amaitzea nahiko zenukeen fitxajeen aurrean abrigua kentzea. Bai, Durangoko azokak badu xarma. Hala ere ez dakit magia horrek ez ote gaituen euskaldunok itsutzen. Urte betean bururik altxatu gabe irakurtzen egoteko beste liburu erosten ditugu aurten bai eta hurrengo urtean ere bai, hainbeste interesatzen ez zaizkigun gaiei buruzko bideoak erosten ditugu egilea ezagutzen dugulako edo diskoak erosten ditugu gustatuko zaizkigun edo ez ziur jakin gabe. Azokako atean pentsatzen hasten naiz barrura doan bakoitza ze standetara joango den, eta ez dut inoiz asmatzen. Ezagutzen dudala uste dudan jendeak ere harritu egiten nau. Baina gustatu egiten zait Durangon sortzen den euskal irlatxoa. Hizkuntzen eta kulturen itsaso zabal horretan zerbait bagarela sinesten laguntzen dit, nahiz eta han erositako zenbait liburuk loka dauden mahaiak nibelean jartzen amaituko duten urtero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.