Bira
Egin dezagun
Egin dezagun ariketa. Itxi begiak, eta pentsatu hiru bider bi metroko gelan zaudela. Leiho txiki bat dago gelan, baina ez duzu zerurik ikusten. Egunero 22 orduz egon behar duzu gela horretan, eta gehienetan beharrezkoa duzu argi artifiziala piztea. Gelatik kanpo egiten dituzun ordu bi eskasetan hormaz inguratutako gela handiago batera eramaten zaituzte gizon-emakume armadunek. Ez dizute uzten beste inorekin hitz egiten, eta han sartzen zaituzte, piztiak zoologikoan bezala: hamar pauso aurrera, eta horma jotzen duzu eskuaz, buelta eman eta beste hamar pauso beste aldera, horma jo, berriz beste aldera, horma eta buelta, hamar, horma, hamar, hamar, hamar… bukatu da. Gelara berriz. Hantxe dago daukazun guztia: ohea, liburuak, kartazalak, komuna, arropak… zure esparru geografikoa hiru bider bi metrora mugatuta dago. Orain egin dezagun ariketa begiak irekita. Nork izan ote zuen halako gelak eraikitzeko ideia? Zergatik ukatuko dio norbaitek beste bati zerua ikusi ahal izatea? Ez pentsatugela horretan dagoena zergatik dagoen hor. Gela hori eraiki zuenak pertsona gaiztoak on bihurtzea helburu bazuen, bera ona zelako eraikiko zuen, baina, antza denez, hormen jabeak ez dira hain onak. Egin ariketa. Erantzunek esango dizute bidea egitea zein urgentea den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu