Bira

Egun bat

Onintza Enbeita
2011ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Gaur abenduaren 3a da. Goizean,Bai Euskarari ziurtagiria banatzeko ekitaldia aurkeztuko dut Gernikan; ondoren, bertso bazkaria daukat Elantxoben, eta handik Etxebarrira noa, ziatikak jotako lagun batekin bertsotan egitera. Ez dira lan gogorrak, baina nekatuta nago atzotik: atzo goizean Bermeoko institutuan bertsotan egin genuen, eta gero Gernikako institutuko bertso saioan gaiak jarri, eta arratsaldean Urretxindorra ikastolan kantatzea tokatu zitzaidan, Bilbon. Egun guztiek dituzte hogeita lau ordu, baina bertsolarion, euskal idazleen edo kirolari euskaldunen abenduaren 3ak amaigabeak dira. Kalkulagailua atera duenari ere esango diot ez apurtzeko bururik: esandako guztiak eginda ere, ez naiz aberastu. Euskaraz aberastea oso gaitza da Euskal Herrian. Hemen gehien kontsumitzen diren telebista kateak, diskoak, liburuak, irratiak, aldizkariak, kultur adierazpenak... erdarazkoak dira. Pentsatzen dugu urtean egun batean euskarazko produktuen aldeko apologia eginda, euskara salba dezakegula, baina euskararen iraupena hiztunek bakarrik berma dezakete. Eta, hala ere, pentsatzen dut eskerrak egun hori daukagun, ze administrazioak duen jarrera ikusita, batzuengatik urteko egun bakarra ere ez litzateke izango euskararentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.