Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

'En euskera'

2012ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Pero ¿estudiáis en euskera?», esan zigun duela hogeitaka urteko Bilbon estudiante-etxe azpiko dendariak, desilusioa ezin gordeta. «¡Qué raro!», erantsi zuen gero. Eta halaxe ginen andre harentzat, bitxiak: gure sss txistukari eta rrr gogorrekin, tarteka ihes egiten ziguten euskarakadekin, han nonbait mendi eta denbora urrunetan galdutako jendeen oihartzunak. Indigenak. Graziosoak. Euskaldunak. Irudipena dut gure jeans, T-shirt eta ile harro homologatuen lekuan behinolako gona gorriak, gerruntzeak eta buruko zapiak ikusten zituela. Euskaraz egiten genuelako poxpolin fosilizatuen berraragitzea ginen 80koen amaieran. Eta, gainera, gure unibertsitate ikasketak baliorik gabe geratu ziren euskaraz ari ginela jakitean.

Bilboko auzo proletario hartako dendariak gurekin bezala jokatu du Gipuzkoan gehien saltzen den egunkariaren webguneak Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiarekin: Escritora en euskera, definitu dute. Inoiz ez lukete Philip Roth, escritor en inglés edo Michel Houellebecq, escritor en francés jarriko; are eta gutxiago Luisa Etxenike, escritora en castellano. Baina euskara, nonbait, bitxikeria zaie oraindik: indigena, graziosoa. Funtsean, escritor hutsak eskatzen duen unibertsaltasunera iristeko baliorik gabekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.