Onintza Enbeita
Bira

Errepublika

2012ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Jendeak kaleak hartu zituen. Erregeak Frantziara alde egin behar izan zuen familia guztiarekin. Laster hartu zituen errepublika jaioberriko gobernuak bere lehen erabakiak, baina kontrario gehiegi zituen. Espainia deitzen dioten mila konkistaren ondorio geografiko horrek ezin izan zuen benetako errepublika garatu, eta Franco hil ondoren izandako trantsizioak argi erakutsi zuen. Euren burua errepublikazaletzat zutenek ere onartu egin zuten erregea izatea estatu berriko burua, baita errege hori Francok ezartzea ere. Trantsizioa deitzen dioten iruzur politiko horrek ez zuen Espainiako banderatzat hartzen dena ere aldatu. Eta banderatzat hartu diot, errepublika garaian banderak hiru kolore zituelako. Zeren arabera erabaki ote zuten diktadura garaiko bandera mantentzea? Ereserkia ere ez zuten berreskuratu: Francori jotzen zioten musika bera jotzen diote munduan zehar nazioaren izena goraipatzen ari diren kirolariei. Espainiarrek ahaztu egin dute errepublika, berrogei urteko izuak memoriatik ezabatu balie bezala. Madrilen diseinatutako eskola curriculumean ez dago errepublikako izen propiorik, ez dago emakumeek botoa ematearen aldeko borrokarik, ez dago erlijioaren derrigortasuna ezabatzeko ahaleginik. Finean, ez dago errepublika izan zenaren transmisiorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.