Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Estrategia

2012ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Iritsi da teletipoa erredakziora, eta Espainiako irrati entzuneneko kazetari bizkorrakberehala ikusi dio heldulekua —besteak beste,krisiari buruzko eguneroko kronika beltza arintzeko balioko dio—: azazkaletarako esmaltearen salmentak gora egin du, noiz eta kinka ekonomikoa hondamendira urreratzen ari den garaiotan. Soziologo ospetsu eta oroazaltzaileari hots egin dio. «Nola uler daiteke gauza guztien kontsumoa behera doanean azazkaletarako esmalteen salmenta igotzea?», itaundu dio, antenan. «Ba, zera ba, emakumeen irauteko estrategiaren logikan ulertu behar da. Oparoaldi ekonomikoaren garaian lanera atera dira, baina, orain, atzeraldian, ezkontzaren estrategiari heldu diote berriz. Eta gizona, arra erakartzeko azazkalak gorriz margotzen dituzte».

Horra ezker progresistako soziologo burutsuaren esplikazioa; horra emakumeon buruaskitasun eta autonomia gogoari buruz duen ikuspegia. Hori da gizon batzuek gauza eta jokabide guztien erdigune eta ardatz sentitzeko duten premia! Zein teoriarekin azalduko diogu azazkalak margotzea —gorriz ez ezik, urdin, berde edo beltzez— geure buruarekin jolasteko modu bat dela, poltsikoak arindu zaizkigun honetan emakume zein gizon batzuei eskura geratu zaigun plazer merke bakanetako bat?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.