Bira

Ezberdina

Onintza Enbeita
2011ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Bi aldiz esan gabe ere sinetsiko didazue bertso saio asko entzundakoa naizena, eta horietako asko txapelketakoak izan direla. Dena den, bertso asko entzun eta bertsolari asko ikusi baditut ere, igandean Ilunben bizitakoa ezberdina izan zen. Orain arte bertso txapelketetako finaletan egin gabeko gauza asko egin ziren Ilunben: kartzelako gaia bideo bidez eman, bertsolariak mikrofonoak baino gorago eseri, finala seiko motzarekin hasi, gai jartzaileek ez zuten hankadun mikrorik izan eta parkeko banku batean eserita zeudela zirudien… Hala ere, amaierak harritu ninduen gehien. Esan zuten txapeldunaren izena (zorionak Aitor!), eta txalotu genituen haren ostean zetozen izen guztiak. Etorri ziren Kalitatea Fundaziokoak eta Kutxakoak eta BERRIAko Zuzendaria eta Bertsozale Elkarteko kideak eta Laxaro Azkune. Eta tartean, han izan ziren, Donostiako alkatea eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusia. Eta inork ez zien txisturik jo, eta pentsatu eta pentsatu, ohartu nintzen agian ez dela ideologia kontua bakarrik izango. Jarrerak ere zer esana badu, eta memorian arakatuta, ez nuen aurkitu Bilboko alkaterik edo Ahaldun Nagusirik Bizkaiko azkeneko finaletan. Eta horrek asko esan nahi du ekitaldi bati ematen zaion garrantziaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.