Ia urtebete joan da ETAk armak behin betiko utzi zituela iragarri zuenetik, eta hamabi hilabeteotan ondo txertatu da bazterretan indarkeriarik gabeko aroan bizi garela. Ados, desagertu da indarkeria bat, min eta sufrimendu ikaragarrien eragilea eta inertzia militarrak itxurarik gabe luzatutakoa. Baina andre eta jaunok, indarkeriak bizi-bizi segitzen du hemen eta orain: oinarrizko eskubideak ukatzen zaizkie azkenetan dauden presoei, filmei jazartzen zaizkie, bortxaz tratatzen dira atxilotutako gazteak, errepide bazter eta treneko bagoietan gorila izatera jolasten dira herritar izutuekin hortzetaraino armatutako poliziak... Eta ez da ezer gertatzen.
Are, Enara Rodriguez badoa autoan etxera anaia Logroñoko espetxean bisitatu ostean, eta beste ibilgailu bat segika eta oztopoka hasi zaio, errepidetik aterarazi eta hiruzpalau itzuli emanarazteraino. Polizia plaka erakutsi dioten bi gizon atera dira auto horretatik, eta tximetatik tiraka atera dute beretik. Lurrean botata, titiak eta ipurdia igurtzi dizkiote, eta bortxatu eta hilko dutela esan. Hau da, sexu abusuak eta heriotza mehatxuak egin dizkiote, hain sakratuak ditugun giza eskubideen urratze handiak ez ezik, gerra gorri eta beteko taktikak. Eta ohikoen salaketatik aparte, ez da ezer gertatzen. Kanpainak aurrera jarraitzen du.
Bira
Ezer ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu