Bira
Gizon bat
Aretoa beteta zegoen. Halakoetan ohikoa bada ere, agertokian ez zegoen musikarik edo antzerkirik edo dantzarik. Gizon bat bakarrik; idatzi duen azken liburuko testuak biltzen dituzten folioak eskuan hartuta; zain. Ikusleak aretoan sartu orduko, agertokian zegoen. Ez zuen txaloz betetako sarrerarik egin, baina amaieran, jendeak zutik txalo egin zion. Hasi zen liburuko zatiak irakurtzen, eta guztiak irakurrita izan arren, hara barruraino heldu zitzaizkigun. Maiengandik ikasi du egunen seme-alabak garela pertsonak, eta ez du sinetsi nahi atomoz osatuta gaudenik: txoritxo batek esan dio istorioz osatuta gaudela. Eta bere azken liburuan istorio bat idatzi du egun bakoitzerako. Urtarrilaren batetik hasi, eta abenduaren hogeita hamaikara arte biziko ditugu historiak ahaztutako izenen istorioak Eduardo Galeanoren azken liburuan. Azaldu ez zizkiguten arazo teknikoak zirela medio, ezin izan zen liburuak sinatzera gelditu. Arnasa lasai hartu nuen, ez bainuen libururik eraman. Gehienak kolorez azpimarratuta dauzkat eta lotsa handia emango lidake berak igartzeak, baina maiteminduta nago Galeanorekin. Esan nahi nituzkeen gauzak esaten ditu esan nahiko nituzkeen moduan: doinu lasaian, injustiziari drama kendu nahiko balio bezala. Ezinezkoa dirudi, baina modu magiko batean, berak lortu egiten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu