Bira
Grabaketa
San Frantzisko elizatik hurbil dago jenderik gehien. Jendea badago, haien bila. Bidali hona jende gehiago eliza ostea ere zaintzeko. Orduan, interesatzen zaizuna atzetik harrapatzea da? Bai. Elizan gaude, zer egingo dugu, sartu? Bidali indar gehiago, ez badator errefortzurik armak erabili beharko ditugu. Hustu eliza! Ezin dugu eliza hustu, beteta dago. Iritsi zaizue eliza husteko agindua? Bai, J-3ak dauka, eta husten hasita daude. Pena izan da neu bertan ez egotea. Komunikatu nahian nabil, baina inork ez du erantzuten, elizan egongo dira lehoien moduan borrokan. Hiru mila tiro baino gehiago bota ditugu. Pentsa nola dagoen kalea. Eskerrik asko, zerbitzu ona. Esan Salinasi historiako egurrik handiena banatu dugula, hemen sarraskia gertatu da. Ados, ados. Benetako sarraskia. Itzulpena librea da (Eusko Jaurlaritzaren modari jarraituz), baina grabatuta dago 1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatu zena. Berdin dio. Gau hartan lasaien lo egin zuena zaharraren zaharraz hil da Galizian duela gutxi; ohean, nola ez. Ez du barkamenik egundo eskatu, ez du biktimarik egundo onartu. Ez onartzearren egindako krimenak ere ez ditu onartu. Baina berdin dio: Gasteizen hil zituzten bostak langileak baino ez ziren, eta Manuel Fraga demokrata handia izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu