Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Ikasketa

2012ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Biharko egunez hil zuten Yoyes, jada beste mundualdi batekoa zaigun 1986an. 16 urte betetzera nindoan, Ordiziako Euskal Jaian ibili ginen egun-pasa, eta Herriak eta Iraultza izan genituen eztabaidagai Beterriko adiskide zahartxoagoekin. Solte erositako Ducadosen kearekin lagundu genion dialektikari. Iluntzean jakin genuen festan ibili ginen plaza hartan Yoyes hil zutela, ETAn burkide izandakoek. Barruan zerbait hautsi zitzaigula sentitu genuen. Biharamunean gaua amesgaizto larritan igaro zuela aitortu zigun Jarraiko lagunak: anaia hiltzen omen zuen behin eta berriz. Bitan banatu zen dena: edo erabat alde edo erabat kontra. Ñabardurak arriskutsu ziren nonbait. Horrenbestez, gure min, amesgaizto eta hausturak barruko poltsikoetan ezkutatuta eta Herriaren alde jarri ginen.

Pixkanaka jabetu ginen Herria ez dela letra larriz idazten, herritarrez, jendez, pertsonaz baizik. Halaber,ohartu ginen Yoyes pentsamendu kolektiboak zizelkatutako heroi/traidore zurrun eta gotorraren ordez ertz askoko pertsona zela, galdera, zalantza eta kontraesanez betea, geu bezala hezurmamizkoa —eta hura bezala beste heroi eta biktimak—. Eta ikasi genuen haren/haien mina sentitzen; gureena ez ezik, besteena. Pentsatuko dugu etorkizun hobe bat sortzeko balioko digula.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.