Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Ikusi

2012ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Ondoko mahaiko kuadrilaren kexuek arreta jarrarazi ez balidate, ez nukeen inoiz ikusiko: emakume txiki bat zen, 50 bat urtekoa, eta aurpegieragatik Txinakoa, edo Koreakoa, edo Vietnamgoa, edo Thailandiakoa... Itsuak dira gero gure begi borobil eta zuri hauek bestea ikusteko! Xaboi burbuilak jaurtitzen zituen jostailuzko pistola moduko bat zeraman eskuin eskuan, eta etengabe ari zen punpuilak hara eta hona askatzen, plazan zebiltzan ume ugarientzako amu. Oinarrizko marketina. Hain justu, horregatik zebiltzan espantuka ondoko kuadrillakoak: burbuilak eurengana iritsi zirelako eta haien igandeetako arropak arriskuan sumatu zituztelako —bai, bai, xaboi punpuilek arropak hondatzen dituztela zioten oihuka—. Aurrera segitu zuen, burbuilak egiteari utzi gabe, ezer entzun ez balu bezala. Irunen izan zen, San Martzial egunez.

Sanferminetan ikusi dut berriro, Iruñean, korrida hasi aurretik zezen plaza inguruan batzen den jendetzan. Egia aitortuko dut: bi mozkor lerdetsu lepotik helduta kantuan eta adar joka hasi ez balitzaizkio, ez nukeen inoiz ikusiko. Ahal izan duen bezala askatu eta aurrera segitu du, burbuilak egiteari utzi gabe, ezer entzun ez balu bezala.

Eta ikusi, zer ote ikusi ote du gugan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.