Bira
Jende armatua
Ez da gozoa izango pasieran zoazela armadun kuadrilla bat aurkitzea plastikozko botilei tiroka. Hiru aldiz pentsatuko nuke paretik pasatu edo ez, badaezpada ere. Plazaolan zebilen gizonari pasatzen utzi diote behintzat Guardia Zibilek, bainagizona igaro eta gero berriro tiro egiteari ekin diote. Arma eta munizio berriak probatzen ari omen ziren. Mendian zoazela, pasieran zoazela, zelaian zehar zoazela, edozein lekutan kuadrilla armatu bat munizio berria probatzen ari daitekeela pentsatzea latza da. Gernikako arma lantegi zaharra itxi ondoren, bertako kuarteleko Guardia Zibilak lantegi osteko patioan ibiltzenziren tiroka. Batek jakin zertarakoegiten zuten tiro: munizio berria probatzeko ala denbora emateko. Eskuak burura eramaten ditugu halakoetan, edo burua alde batera eta bestera mugitzen dugu ezetz esaten bageunde legez, gure harridura eta haserreaerakusteko. Nola da posible Plazaolako pasiera ere ezin izatea lasaiegin? Ez da horren gauzaarraroa, ordea. Gure txikian hiru polizia kolore ditugu hemen, eta armak erabiltzeko inolako eragozpenik ez duenak armak erabili egiten ditu ahal duenean: munizio berria probatzeko, denbora emateko edo hiltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu