Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Kardatua

2012ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Abortuaren aldeko protestan pentsetan dodanean, honbrerak eta kardaua urteten jat», irakurri diot Leire Palacios kazetariari Twitterren. Alegia, 30 urte atzera egiten duela denboran, 80ko hamarkadara, gure janzkerak Madonnak, Michael Jacsonek eta CC Catchek erabakitzen zizkiguten sasoietara. Krisia izaten zen auzoko dendetako ilaretan hizketagai, orain igogailuetan bezala; zaldia eta no future, baina iraultzak zabalik. Abortua, klandestinoa eta jazarria —Basaurin hamaika emakume zigortuak haurdunaldia eteteagatik—, baina, era berean, milaka andrazkoren kontzientzia hartzea, aldarrikapen ozena: «Gure gorputza gurea da!». Garai ilunak. Edo ez. Iraganekoak, nolanahi.

Baina zer diren kontuak, orduko usain bertsua hartu du aurten irailaren 28ak, abortatzeko eskubidearen aldeko egunak, Hegoaldean bederen. Izan ere, Espainiako Gobernu neocon-ak zigorpean jarriko du berriz abortua, eta erabakitzeko eskubideaz desjabetuko ditu emakumeak. Hona paradoxa: murrizketaz murrizketa bizitza gero eta bizigaitzago egiten ari zaizkigun horiek bizitza eskubidearen ezkutari. Galdetzen ote diote inoiz euren buruari zer den bizitzea, zer milioika lagunen bizimodua? Sorbaldako zabalak, honbrerak, eta ile kardatuak ei datoz berriro modan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.