Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Kiroltasuna

2012ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Berdintasunean lehiatzea ei da kiroltasunaren oinarri, eta emakumeen Olinpiar Jokoak omen dira gaur Londresen hasiko direnak. Izan ere, aurreneko aldiz, parte hartuko duten herrialde guztietako taldeetan daude andrazkoak. Saudi Arabia izan da andreak onartzen azkena, eta, agidanez, Olinpiar Batzordetik egin zaion presioagatik eman du amore — «ai, ai, ai, islamiar baztertzaile horiek», Mendebaldearen irakurketa—. Guztira 5.690 kirolari gizon eta 4.850 kirolari emakume lehian; hau da, %46 dira emakumezkoak. Ez da proportzio txarra eremu publikoko jarduera gehienekin alderatzen bada. Beraz, antolatzaileek ikusten dute jada garaipen bat ospatzeko arrazoirik, berdintasuna lortu delakoan etxafuegoak botatzekorik.

Baina letra txikia gehiago kostatuko zaigu irakurtzea: esaterako, Japoniako futbol taldeko gizon eta emakumeak hegazkin berean joan direla Londresera, baina gizonak lehen klasean eta emakumeak bigarrenean —bai, munduko txapeldun diren andre horiek!—. Eta hori izozmendiaren punta baino ez: hasiko bagina gizon eta emakume kirolariengan inbertitzen diren diru publikoak aztertzen, batzuei eta besteei hedabideetan ematen zaien ikusgarritasuna neurtzen... Berdintasunean lehiatzea ei da kiroltasunaren oinarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.