Bira

Kitatu

Onintza Enbeita
2011ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Badakit Kukullaga Goikoan bizi den bikoteak prestamoa eskatu zuenean hala behar zuelako egingo zuela. Pentsatzen dut erabakia haiena izango zela, ez beste inorena. Hala ere, Berangoko baserriari buruzko notiziak irakurtzen ditudanean zerbait lehertzen zait urdailean. Traktoreak eta jendea ikusi dut baserriko atarian atzoko argazkietan, eta epaileak hamabost egun gehiago eman dizkielako lasaitu egin naiz. Delako prestamistari eskatu zioten dirua baino hogei aldiz gehiago balio du baserriak, baina zorra ordaindu ezean, baserria kenduko die. Ziur nago dirua utzi zuenak hartu zutenek baino hobeto kalkulatu zutela hori, orain negozio borobila egingo dute Kukullaga eskuratuz gero. Hamabost egun gehiago eman dizkie, eta ez dira asko berez, baina denbora da, eta denborarekin zerbait beti egin daiteke. Irudipena dut, hala ere, prestamistek ez dutela zorra kitatu nahi: prestamistek baserria nahi dute. Bitartean, oso jende gutxi mugitu da baserritar zahar bi eta baserri zahar baten alde. Ez daude modan, gizarteak ez ditu nahi, sistemak sobera dauzka halakoak, doazela zahar etxera. Nahikoa daukagu bakoitzak bere hipotekarekin inoren zorren ardura hartzeko; total, guztira ere zenbat galduko da baserri bategatik?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.