Bira

Kukutza

Onintza Enbeita
2011ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Kukuek beste txori batzuen habian jartzen dituzte arrautzak, eta gero ospa egiten dute. Ez dute habia propiorik egiten, normalean, baina maite ditugu kukuak. Maitasun-gorroto harreman arraroa daukate baserritarrek kukuarekin: ez da txori maitatua inoren habia baliatzen duena, baina noiz kantatu zain egoten dira udaberriro patrikan dirua hartuta. Izan ere, kukuak kantatzen duenean poltsikoan dirua izateak urte osorako aberastasuna ekartzen du. Antzina bizkaitarrentzat kantabriarrak izaten ziren kukuak: euren seme-alabak soldaduskarik eta erregearentzat zerbitzurik egin ez zezaten Bizkaian izaten zituzten umeak Kantabriako emakumeek. Bizkaitarrek aspaldi ez zuten soldaduska egin beharrik izaten hidalgotza unibertsalari esker, eta Bizkaian jaiotako guztiak nobleak zirenez, Bizkaian jaiotako kantabriarrek ez zuten soldaduskarik egiten. Baina, harrezkero, nobleak ez diren hainbat gizon-emakume jaio dira Bizkaian, eta Bilboko kukurik maitatuenak arriskuan daude. Hutsik zegoen habia batean sartu ziren, eta ospa egin beharrean proiektu oso bat eraiki zuten bertan; eta orain, bota egin nahi dute habia. Baten batek dirua aterako du Kukutza bota ondoren, baina eraikitzen dituzten etxe guztiek batera ere ezingo dute gorde Kukutzako horma bakar batek gordetzen duen beste amets.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.