Bira

Muxuak

Onintza Enbeita
2011ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Ez esan ez zaizuela muxuak ematea eta hartzea gustatzen: matrailetan, ezpainetan… edonon. Ez esan aspaldiko lagun bat ikusten duzuenean ez duzuela konpromisozko muxu biak baino gehiago emateko gogoa izaten. Ni al naiz maite dudan jendearekin nagoenean eskatu gabeko muxuak ematen dituen bakarra? Ez gaizki ulertu, ez naiz inpultso sexualak deskribatzen ari, muxu emateko beharra baizik. Ez esan umeek pa emateko adurrez betetzen zaituztenean ez zaretela urtzen. Ez al dugu guztiok muxuren bat bereziki gordetzen bihotzeko txokoren batean? Muxuak ematea hartzea bezain zoragarria da, eta gainera, kaloriak erretzen dira ematean. Badira muxu bereziak ere, larru jotzerik onenen pare iltzatzen direnak memorian. Ezin dut imajinatu nire bizitza muxurik gabe. Ez esan berdinak direnik muxurik gabeko egunak eta muxudunak. Bai, badakit muxu guztiak ez direla berdinak eta derrigorrean ematen direla asko, baina euskaldunok gure arteko distantziak apurtzeko ariketa egin behar dugu. Maitasun gehiago behar dugu, kontaktu fisikoa. Gure ezaugarria berbakoak izatea da, eta hori ondo dago, baina ezpainek ez dute berba egiteko bakarrik balio, eta muxu batek mila hitzek baino askoz ere gehiago esan dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.