Bira

Ona

Onintza Enbeita
2011ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Gure familian gauza normala da despeditzerakoan «onak izan» esatea, eta ez dago amorru handiagorik ematen didan ezer. Onak ona izan behar du ikasketetan, jendearekin, familiarekin, lanean, parrandan eta urteko 365 egunetan kabitzen zaizkion ekintza guztietan. Umeei ikatza ekartzen die Olentzerok onak ez direnean, eta Gabonen aurreko hilabetean gustura egingo lituzketen gauza asko autozentsuratzen dute. Nik ez dut ona izan nahi. Ona izan naizenean gizarte potrozorri honek belarrondokoak eman dizkit: ondo jokatu dudanean ligeak kendu dizkidate; lanean ona izan naizenean ondokoen lana ere neuk egin dut; lagun ona izan naizenean herri osoaren penak entzuten amaitu dut; militante ona izan naizenean, bakarrik ibili naiz kartelak pegatzen; euskaldun ona izan naizenean, gustuko ditudan gauzak alboan utzi ditut euskaldunak ez direlako. Gizartearentzat onak diren neska-mutilak ez zaizkit gustatzen: nota onak ateratzen dituzte, lan ona bilatzen dute, bikotearekin bizitzen jartzen dira, hipoteka fin ordaintzen dute eta umeak ekartzen dituzte. Gehiago interesatzen zaizkit besteak: harremanak noiz amaitu jakin dutenak, dena utzi eta abentura bila joaten direnak, ikasketetan huts egin zutenak… jende onarekin aspertu egiten naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.