Bira

Parte hartzeaz

Onintza Enbeita
2011ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Udaletako kultur teknikari gehienek kalkulatzen dute urte hasieran zenbat diru duten kultur jardueretan gastatzeko, eta, horren arabera, urteko agenda antolatzen dute. Antzokien sarearen barruan dauden herrietan antzerkiak izaten dira urtero, eta Zornotzan ez baduzu ikusi, Gernikan ikusiko duzu edo Bermeon bestela. Antzokirik ez dugun herriok ahal duguna egiten dugu, eta gero, batzuek zein besteek ikusle kopuruaren arabera parte hartzearen gaineko ondorioak ateratzen ditugu. Baina parte hartzea hori baino gehiago da, ikustea baino gehiago. Guk, Muxikan, edo Muxikako Ariatzan hobeto esateko, ez dakigu ezer antzerkiari buruz; ez digu inork irakatsi nola antzeztu behar den. Baina urtero behin, plazara ateratzen gara. Horrela, gaur eguerdian, gure aita galiarren buruzagia izango da, eta ni arrain saltzailea. Guk landutako gidoiaren arabera, gure auzoa izango da Galia eta Muxika Erroma, eta hor barruan zenbait gorabehera antzeztuko ditugu. Kanpotik datorren edonor aspertu egingo litzateke, ez lituzke txisteak ulertuko, baina guretzat, gauza ederra da. Geure inguruari barre egiten diogu, eta gure inguruan izandako pertsonaien izenak karikaturizatzen ditugu. Berdin dio adinak, koloreak, bertan jaio izateak edo kanpotik etortzeak... guztiok parte hartzen dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.