Onintza Enbeita
Bira

Pena

2012ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Guardiolak Bartzelona entrenatzeari utziko dio. Badoala esan du. Deitzeko gogoa izan dut une batez: «aizu, eta orain nik noren aitzakiaren ikusiko ditut futbolari buruzko programak?». Akabo dotorezia, akabo ganoraz hitz egitea, akabo glamour-a. Akabo. Futbola batez ere baina oro har telebista nola dauden ikusita, luxua da zapping egiten ari zarela Guardiola aurkitzea. Momentu batez triste jarri naiz. Futbolari bakanak bildu eta taldea egin du Guardiolak, probokazioetan erori gabe joko zelaian isildu ditu arerioak, berezko dotorezia agertu du edonon, taldea kudeatzen badakiela erakutsi digu eta etxekoei konfiantza osoa eman die. Ez naiz futbolzalea, baina bere izarren konstelazio hori gidatzeko izan duen gaitasuna nagusi askok behar lukete lantokian. Pertsonak kudeatzea zailagoa da zenbakiak eta kontabilitatea kudeatzea baino, eta askotan, gehienok, pertsonekin ari garenean huts egiten dugu. Pena eman dit albisteak, eta ez dakit oso ondo zergatik. Prentsaurrekoaren zati bat ikusi dut Begoñerekin: burusoiltzen ari da, baina aurpegi polita dauka. Agian, horregatik ematen digu pena: telebistan guapo bat gutxiago ikusiko dugulako. Edo ez. Benetan, tartean behin, oso gutxitan bada ere, futbola negozioa baino gehiago izan daitekeela transmititu izan didalako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.