Bira

Progresiboki

Onintza Enbeita
2011ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Garaia duzue armak uzteko, politika egin behar duzue. Ondo da, konturatu gara azken urteetan ez goazela inora, eta politika egingo dugu. Kondenatu egin behar duzue orain arte egindakoa, bestela ezin duzue legezkoak izan. Tira, legez kanpo gelditu diren izen guztien omenez, berria sortu dugu eta gaitzetsi egin dugu indarkeria. Ez da nahikoa, orain arte kondenatu ez duzuna kondenatu egin behar duzue. Koalizioan bildu naiz, legez kanpo jarraitzen dut, baina erabakita daukat bide berriak jorratzea. Ondo begiratu behar dugu koalizio horrek zer ezkutatzen duen. Ez dugu ezer ezkutatu nahi: hartu ditugun erabakiak atzeraezinak dira. Boto asko bildu dituzue, baina gure gainetik ezin duzue nahi duzuena egin: eskatu zuen lagunei haiek ere alda daitezela. Gure lagunekin zuek negoziatu behar duzue. Ziur egon behar dugu. Zuek esaten diguzuen lagun zenbaitek bat egin dute gure proposamenekin. Tira, agian, zerbait egiteko garaia da: legea progresiboki beteko dugu. Barkatu, aspaldi behar zuten euskal preso politikoek Euskal Herrian; zuek idatzitako legeak esaten du. Bai, baina. Progresiboki nola da? Progresiboki da progresiboki. Utziko dituzue bertan behera mendeku hutsez ezarritako legeak? Ez dago erantzunik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.