Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Serio

2012ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Aitortu behar dut hasieran nahiko hotz hartu nuela Kataluniako independentismoaren azken berpizkundea, pentsatu nuela lehenago ere bizi izan genituela antzeko ilusioak. Baina irailaren 11n Bartzelonako kaleetan bildu bide ziren milioi eta erdi lagunez gaindi, Kataluniako herritar zein agintariak munduaren aurrean irudikatzen ari diren burujabetza ariketatik haratago, gero eta zantzu gehiago sumatzen ditut oraingoa oso kontu serioa dela pentsatzeko. Espainiako erregearen adierazpen birtuala ez da arrasto makala. Ez eta Espainiako esparru mediatiko gehienaren espantua, eta militarren mehatxu eta zalaparta. Oraindik eta aztarna indartsuagoa progresiaren zati handi batek, bat-batean, ageri duen ulerberatasuna eta erdibideko konponbideen nahia.

Baina serioetan serioena politikaren ohi(keriaz)ko parametroetatik kanpo antzeman dut, futbolean. Eta ez hainbeste Guardiola busti delako, edo Camp Nou, zelaiko jokoaz ahaztuta, bat-batean, independentziaren aldeko oihuetan lehertu. Baizik eta Bartzelonako presidente Sandro Rosell independentziaren biharamunean Monacok Frantziako ligan bezala Bartzelonak Espainiakoan jokatzea proposatzen ari delako. Pintxopoteoan entzun dudan bezala, Katalunian, behingoz, auzi serioak erabakitzen hasi direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.