Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Toldoak

2012ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Euskal Herrian ugazabak eta langileak elkarrekin txikiteatzen dute». Adibide horren bidez argudiatu zidaten duela urte mordoxka bat punta-puntako bi soziologok klasismo handirik gabeko gizartea dela gurea: bereizketa ekonomikoaren ikurrak nabarmendu ordez ezkutatzeko joera duena, eta, ondorioz, txikiagoa gertatzen dela arrakala, bizigarriagoa komunitatea.

Aditzen ari nintzela, ordea, klaseen arteko hesien adibide zaparrada etorri zitzaidan burura: gehienentzat iritsi ezinezkoak diren etxe, auzo eta hiriburuak, osasun zerbitzu gorengoak, ikastetxe eta unibertsitatea etorkizun bermatzaileak, astialdi gune itxiak... Alegia, poteoan eta soziedadean elkartzen garela, baina gero aski zehaztuak daudela batzuen eta besteen eremuak, apaltasunarekin eta hurbiltasunarekin mozorrotu arren. Are, oropelezko urteotan denok aberats izatera jolastu garen arren.

Orain,krisiaren izenean aurrera daramaten ongizate sistemaren suntsiketak klaseen arteko mugak amildegi bihurtuko ditu luzerik gabe. Horregatik, arnasbide da, bere xumean,Donostiako hondartzetako toldoen alokairua erabakitzeko urteetako oinordekotza sistema eten eta zozketa egitea: klasismoaren ikur direlako, amonatxoen irudiarekin eta familia jatorren patata tortilla usainarekin mozorrotu arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.