Bira

Trofeoak

Onintza Enbeita
2011ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Nik ez dut gerrarik zuzenean bizi izan. «Nahi duenak irabazi dezala, baina hau amaitu dadila», esaten duten begiak telebistan bakarrik ikusi ditut. Gerran beti baitaude irabazleak eta galtzaileak. Irakatsi diguten historiak halaxe kontatzen du: irabazten duenarentzat izaten da tronua, erreinua, gobernua edo petrolioa. Galtzen duenarentzat ez da ezer ere geratzen; ahal badu, irabazleak ohorea ere kendu egiten dio. Erregea hil ondoren, beste bat jartzen da haren tronuan eta historiak jarraitu egiten du. Gehienetan, irabazten duenak ahalik eta gehien kriminalizatzen eta umiliatzen du galtzen duena, gerra tirorik gabe irabazi izan balu bezala. Trofeoak erakusten dizkigute plazan edo sarean. Ez zen nahikoa izan Bin Ladenen aitzakian Afganistango petrolio hodien gaineko kontrola hartzea, ez: ez zuten bakerik izan Bin Laden hil arte. AEBek ezin izan zuten bere botere gosea ase Sadam Husseinen estatua lurrera bota eta Irakeko gobernu berriaren kontrola hartuta: Sadam Hussein nola urkatzen zuten ikusi behar izan genuen guztiok. Eta ez da nahikoa izan Libia eta bertako baliabide ugariak hartuta: Gaddafi hil dute errebeldeei laguntzeko aitzakiarekin. Penaz ikusi dut bere argazkiak nola zabaldu dituzten sarean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.