Onintza Enbeita
Bira

Zezenak

2012ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Gure ama euskara ta ohitura zaharrak / horreek doguz herriko jostailu bakarrak / kendu guran badatoz toreru azkarrak / burrukarako ondo zorroztu adarrak», kantatzen ikasi nuen umetan. Aitonak irakatsi zidan. Berak zorrotz izan zituen adarrak, eta guri ere hala izaten irakatsi nahi izan zigun. Kontua da mundua zezenez beteta dagoela, eta toreroak falta direla. Indarra beti indarraren kontra, eta arrazoia falta askotan. Inoiz ez dut hain hurbil izan Interreconomiako zezena. Baina lehenengo begiradan konturatu naiz adarrak zein zorrotz dituen. Osborneko zezena ez bezala, Interreconomiakoa erasorako gertu dago, jarreran igartzen zaio. Eta ez da jarrera horretan dagoen zezen bakarra. Krisia konpontzeko bide berrietan sinesten dutenek, feministek, erraustegiaren kontra daudenek, euskararen aldekoek, jendea etxetik bota ez dezaten lan egiten dutenek, elikadura subiranotasunaren alde daudenek, internazionalistek… guztiek daukate zezena aurrez aurre. Nahi eta nahi ez izan behar dute toreroak. Adar zorrotzak izaten hasi, eta kapotea maneiatzen ikastea lortu dugu, baina mila bataila txikik aldatuko dute mundua, eta zezenak animalia zoragarriak izango dira egunen batean. Ez mehatxua, ez espektakulu ankerretan hiltzen duten piztia: animalia dotorea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.