komunikazioa

'Euskalduna naiz, eta zu?' saioaren aurkako auzia itxi du epaileak

UPNk eta Poliziaren SUP sindikatuak jarri zuten salaketek ez dute aurrera egingo.

'Euskalduna naiz, eta zu? ETB1eko saioa. ETB
urtzi urkizu
2017ko irailaren 12a
08:08
Entzun

Martxoan hautsak harrotu ziren ETB1eko Euskalduna naiz, eta zu? saioaren Espainiari buruzko atala zela eta. Saioaren eta parte hartzaileen aurkako irainez eta erasoez gain, programa bera auzitara eraman zuten eragile batzuek. UPNk eta Espainiako Poliziaren SUP sindikatuak, esate baterako, salaketak jarri zituzten, saioak "Espainiarekiko gorrotoa" sustatzen zuelakoan. Iruñeko 5. Instrukzioko epaileak auzia artxibatu duela jakinarazi dute gaur. Autoaren arabera, epaileak dio saioko edukiak ez duela gorrotoa, bazterketa edo indarkeria sustatzen. Epailearen arabera, saioak "esaldi desegoki batzuk" izan ditzake, baina, programaren "testuingurua osorik" hartuta, ez dago Espainia iraintzeko deliturik. Era berean, salatzaileek esaten zuten Espainiako banderaren eta ereserkiaren aurkako irainen delitua zegoela, baina epaileak erabaki du ez dagoela halakorik. Epailearen autoari helegitea jartzeko aukera dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.