Kultura

'Piztu Bilbo, Itzali MTV' egitasmoa babestu dute hainbat sortzailek

Suaia, Ziztada, Aiala, Zoroen Kluba, AK, Salda Dago, Gatom, Komando Braga, Raperu, Akerjenbe-k abestia eta bideoklipa kaleratu dituzte, mugimenduarekin bat eginez.

2018ko urriaren 2a
13:46
Entzun

MTV sariak Bilbon banatzekoak dira aurten. Horren aurrean, "agintarien hipokrisia" salatzeko, Piztu Bilbo, Itzali MTV egitasmoa sortu zuten, eta, mugimendu harekin bat eginez, bideoklipa eta abestia kaleratu dituzte hainbat sortzailek, elkarlanean. "MTVk inposatzen duen kultura eredu kapitalistatik kanpo musika asko, eta oso ona, egiteko aukerak badaudela erakusten digu lan honek", ekinaldikoen arabera.

11 Botxo Eguna girotzera ere badator abestia. Urriaren 13erako mahai inguruak antolatu dituzte, herri azoka erraldoia, antzerkia eta musika. 200 elkartek baino gehiagok parte hartuko dute. Bilboren jaialdi erraldoien eredua egunerokoan eragina izaten ari dela salatu dute: prekaritatea gailentzen ari dela, eta pobretzen ari direla herritarrak. "Beste Bilbo bat" eraikitzeko lanean ari direnen jarduna plazaratu nahi dute, eta "hiri molde hegemoniko horrekiko aurkakotasuna erakutsi".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.