Euskal Herria

'The New York Times'-ek azalera eraman du Iruñeko Errege magoen desfilea

Urtarrilaren 6an munduko hainbat txokotan egiten dituzten ospakizunen errepasoa egin du egunkariak.

Errege magoak, Iruñean sartzen. VILLAR LOPEZ, EFE
2018ko urtarrilaren 8a
12:13
Entzun

Joan den ostiralekoa da argazkia. Bertan, hiru Errege magoetako bi ikus daitezke, gamelu gainean, atzean Iruñeko harresiak eta inguruan laguntzaileak eta haurrak dituztela.

Argazki hori ikusteko, ordea, The New York Times egunkariaren webgunera joan beharra dago. Izan ere, kazetak errepasoa egin die urtarrilaren 6arekin mundu osoan egiten diren ekitaldiei; besteak beste, Errege magoen desfileei.

Iruñeko desfileaz gain, Erromako Done Petri basilikan hilaren 6an egin ohi duten meza aipatu dte artikuluan, eta Mexiko Hiriko eta Pragako desfileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.