Arrazoi ekonomikoak eta antolakuntzakoak direla eta, Antena3 kate pribatuko zuzendaritzak 390 langile kaleratuko dituela ziurtatu du (langileen %24). CCOO sindikatuaren iritziz, Planeta Agostini zuzendaritzan sartzeak eta akzioak burtsan ateratzeko asmoak daude erabaki horien atzetik. Albistegietan egongo dira murrizketa handienetakoak, iraupena 45 minututik ordu erdira jaitsi baitute. Albistegietatik kanpo gelditu denetako bat Olga Viza aurkezlea da.
1.605 langileetatik 390 kanporatuko dituztela ziurtatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu