Beste arteak ez bezala, ezinezkoa da musika museo batean gordetzea, ondo joz gero lehen egunean bezain bizirik dagoelako mende batera. Horren froga da The Weedwackers Alemaniako taldea. 1930eko eta 1940ko hamarkadetako musika egiten dute, fresko-freskoa. Gaur, Basaurin arituko dira, eta bihar, Zornotzan.
Blues, ragtime eta boogie, horra taldearen soinuaren oinarria. Nola ez, tresna akustikoak erabiltzen dituzte: gitarra-dobroa, kontrabaxua eta aho soinua.
Peter Crow C. da taldearen arima. 1995ean hasi zen Munich eta inguruko oholtzak zapaltzen. Handik bost urtera, Europari heldu zion bere kabuz, baina baitaCrazy Hambones taldearekin ere. Horiekin Cool Step diskoa grabatu zuen. Greedy Woman Blues argitaratu zuen2005ean, eta Deutsche Schallplatten Kritik saria eman zioten, hau da, Alemaniako musika saririk nagusietako bat. Evil Queen of Diamonds diskoa sortu zuen 2009. urtean.
Crowrekin batera, Marcos Coll ahoko soinu jotzaile galiziarra arituko daThe Weedwackersen. Europako ahoko soinu jotzaile onenetakoa da. Dick Vollbrechtek osatzen du hirukotea. Blueseko Alemaniako kontrabaxu jotzaile lanpetuenetakoa da.
THE WEEDWACKERS
Noiz. Gaur, 20:30ean, Basauriko Social antzokian. Bihar, ordu berean, Zornotzako Zelaietan zentroan (Bizkaia).
1930eko blues alemaniarra
The Weedwackers taldeak sustraietako boogiea eta ragtime umoretsua erakutsiko ditu Bizkai aldean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu