230.737 euro bildu ditu EITBk maratoian
ELKARTASUNA.Denok arrosarekin bat lelopean, 230.737 euro bildu ditu EITBk bularreko minbiziaren kontra. Herenegun,elkartasun maratoian, 2.800 dei inguru jaso zituzten EITBn, aurreko urtean baino 500 gehiago. Gipuzkoa da diru gehien eman duen lurraldea, EITBren arabera. Bildutako diru guztia ikerkuntzara bideratuko dute. Ikerketarako funtsak Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Eusko Fundazioaren (BIOEF) eta BIO Fundazioaren bidez kudeatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu