Zuzeneko kontzertua eskainiko du inauterietan Bob Marleyek 1963ean sortu zuen The Wailers taldeak.Zaldunita bezperan, hilaren 5ean, larunbatean, izango da kontzertua, 23:30ean. Ez da, ordea, kontzertu bakarra izango. Astelenita gauean, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute Tolosara hurbiltzen direnek. Gatibu eta Keiran taldeak izango dira Plaza Berriko eszenatokian.
Horrez gain, dagoeneko 280 dira izena eman duten karroza, eta litekeena da aurreko urteko kopurua gainditzea.
Egun gutxi falta dira Tolosako (Gipuzkoa) kaleak kolorez eta musikaz betetzeko. Martxoaren 3an hasiko dira inauteriak, eta hilaren 9ra arte iraungo du festak. Inauterien hiriburu bilakatuko da Tolosa bitarte horretan.
Hainbat berrikuntza eta egitarau zabala aurkeztu zituzten atzo Aranburu Jauregian.
Kabi Alai elkarteak izendapen berri bat sortu du. Aurtengo inauterietan, estreinakoz, Inauterizale Kuttuna izendatuko dute festei hasiera ematen dioten txupinazoan.
Aipatzekoa da udalak barraketako ordezkariekineginiko akordioa. Adostasun horri esker, aurtengo barrakak %40 merkeagoak izango dira.
280 karroza eta konpartsak hartuko dute parte Tolosako inauterietan
Musika izango da berrikuntza nagusia; The Waylers, Gatibu eta Keiran taldeek girotuko dituzte jaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu