euskal encounter

3.300 parte hartzailetik gora aurtengo Euskal Encounter topaketan

COVID-19aren eraginez, modu birtualean egin dute hiru eguneko topaketa, eta 5.088 ordenagailu konektatu dituzte.

27. Euskal Encounter jardunaldia iaz, Barakaldon. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Oihane Puertas ONA
2020ko uztailaren 27a
12:56
Entzun

Uztailaren 24tik 27ra bitartean izan da Euskal Encounter teknologia eta informatika jardunaldia. Aurtengoa topaketaren 28. aldia izan da, eta 3.317 parte hartzaile eta 100.000 ikusletik gorako audientzia izan du.

Koronabirusaren eraginez, aurtengo jardunaldia modu birtualean antolatu dute, eta 5.088 ordenagailu egon dira konektatuta. Topaketan izandako partaidetza handia dela eta, hitzaldietarako edukiera handitu behar izan dute; izan ere, hasieran 50 lagunentzat pentsatuta zeuden areto birtualek gainezka egin zuten lehen orduetan, 400 eskarirekin. Horrez gain, sormen digitaleko, programazioko, hardwareko eta bideo jokoen lehiaketetarako izen emateak aurrez aurreko ekitaldien antzekoak izan dira.

Aurtengo jardunaldian, Euskal Encounter topaketako antolatzaileak Urretxuko Ederrena frontoian (Gipuzkoa) bildu dira —1994an lehen Euskal Encounter egin zen leku berean—, handik topaketa koordinatzeko.

Aurtengo topaketa Grisonen eta Jaime Caravacaren —beatbox eta komediako artisten— emanaldi batekin amaitu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.