Komunikazioa. Irlen sarea

4G

gorka julio
2011ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Laster, telefono konpainiak 4G (4. belaunaldia) sareak saltzen hasiko zaizkigu. 4G sare horiek orain arte gehien garatu diren baina oraindik hedatze fasean dauden 3G sareen ondorengoak dira; horiek baino azkarragoak, noski. Aldaketa interesgarriak ekar ditzaketen arren, merkatua kontrolatzen duten enpresen esku egongo da aldaketen sakontasuna.

4G sare horien barnean Wimax eta LTE sareak sartzen dira. Bigarren horiek izango dira, segur aski, gure inguruan zabalduko direnak. Vodafone eta Movistarrek jada aditzera eman dute sarea osatzen hasi direla eta leku batzuetan probak egiten hasiko direla. Movistarren kasua berezia da: Alemanian nahiko sare handia hedatzen hasiak dira, eta Espainiako Estatuan, berriz, oraindik proba bakan batzuk besterik ez ditu egin.

Sare horien berezitasunak azken urtean ikusi dugun gailu mugikorren garapenean aldaketa handiagoak ekarriko ditu. Jaitsiera abiadura 40Mbyte/s iritsidaiteke, maila teorikoan behintzat, eta horrek eragin handia izango du. Alde batetik, bideoak zuzenean ikusteko gaitasuna asko erraztuko da, eta baita datu transmisioa behar duten beste hainbat aplikazio martxan jartzeko aukera ere. Mugimenduan erabiltzeko gaitasunak ere hobetuko dira, antenen artean mugitzeko erraztasuna handiagoa izango baita oraingo 3G sareekin konparatuz gero. Hala ere, aldaketa nagusia nabaria da: ia lehen aldiz, 4G sareek eskaintzen dituzten aukerak kabledun sare askorenak baino hobeagoak izango dira. Lehenengo aldiz kabledun sare horien beharra zalantzan jar dezake, zuntz optikoaz egindako sareak eta beste teknologia aurreratuago batzuk alboratzen baditugu behintzat. Jada ez da egongo aitzakiarik edozein gailuk Internetera konektatzeko gaitasuna izateko, nahikoa izango baita 4G txarteltxo bat jartzea.

Errealitatea, aldiz, beste bat da oraingoz. Nahiz eta asko entzungo dugun sareak ez daudela orain zabalduak. Zuetako batzuekiPhone 4G ezagutuko duzuen arren, telefono hori ez da 4G sareetan ibiltzeko prestatua; akaso hurrengoa izango da. Hornitzaileek aurreko teknologien errentagarritasuna ere ziurtatu nahiko dute, eta, horregatik, berrien salneurriarekin jokatuko dute. Baina larriagoa izan daiteke hornitzaile horiek 4Gren indarra erabiltzea Interneteko neutraltasunarekin murrizten saiatzeko; adi egon beharko gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.