70eko hillbillya zuzenean

Low Ridersek 70eko hamarkadako bertsio mitikoak joko ditu gaur, Donostian, Igeldoko kanpinean

Low Riders musika taldeko kideak. BERRIA.
2012ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Low Riders musika taldeak kontzertua eskainiko du gaur, 21:00etan, Donostiako Igeldo auzoko kanpinean.

Musika taldea izan aurretik, lagun taldea zen laukotea. Marek Barath eslovakiarrak gitarra akustikoa eta pianoa jotzen du; Michal Kapoun txekiarrak gitarra elektrikoa eta koroak egiten ditu; Carmelo Garcia eibartarrak baxua jotzen du, eta Beñat Rodriguezek, bateria. Hala ere, batzuetan, bikotea osatu, eta kontzertu akustikoak ematen ere ausartzen dira. Covers, Johny Cash, Velvet Undergroud, J. J. Calle, Iggy Pop, War, Sonic Youth, Kraftwerk, Donna Summer eta era horretakoen bertsioak entzuteko aukera edukiko dute entzuleek. Country, rock-and-roll, rockabilly eta hillbilly erritmoa dute gustuko, eta euren estiloa lowbilly gisa definitzen dute. Urtebete daramate kontzertuak ematen, eta «ikuskizun hutsa» eskaintzen dute. Hala dio Marek Barathek: «Jendea dantzan jartzea lortzen dugu, eta hori da garrantzitsuena, saltsa sortzea». Igeldoko kanpinean ez dute girorik faltako. «Badakigu garai hauetan kanpinean jende asko egoten dela, eta presta daitezela bai kanpinean daudenak eta bai gu ikustera etorriko direnak ere», dio gogotsu Barathek. Kontzertuari dagokionez, Barathek argi dauka: «Gu ongi pasaraztera eta ongi pasatzera goaz, beti bezala».

LOW RIDERS

Noiz. Gaur, 21:00etan.

Non. Igeldoko kanpinean (Donostia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.