Komunikazioa

'A desalambrar' saioak 25 urte bete ditu

Erredakzioa
2012ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Gasteizko Hala Bedi irratikoA desalambrar saioak 25 urte bete ditu. Hori ospatzeko, irratsaio berezia prestatu dute gaurko, 20:00etan. Urteotan programan ibilitako lagun asko ariko dira, bost urteka eta bikoteka/hirukoteka: Amparo Las Heras, Txema Flores, Juanjo Peciña, Esti Aio, Mikel Resa, Walter Wendelin, Naiara Bernal, Julen Zulaika, Aitor Beobide, Ruben Sanchez, Alaitz Amondarain, Peio Ormazabal... Saioko unerik gogoangarrienak gogoratuko dituzte: esate baterako, Markos subkomandanteak programara bidalitako audio mezua eta FARCeko gerrilari bati espetxean egindako elkarrizketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.