Mendia. Urrezko Pioleta saria
Adam Ondrak 'Chilam Balam' eskalatu du
KIROL ESKALADA. Bereak eta bi egiten jarraitzen du Adam Ondra gazteak. 2003an Villanueva del Rosarion (Malaga, Espainia) Bernabe Fernandezek irekitako Chilam Balam bidea lau ahaleginetan eskalatu du. Eztabaida eta ika-mika askoren iturburu izan zen Chilam Balam. 9b+ zailtasuna iradoki zuen bidearentzat Fernandezek 2003an, eta eskalatzaile askok ezbaian jarri zuten hori—ordura arte zailtasun maila hori proposatzeke zegoen—. Ondrak lau ahalegin behar izan ditu 82 metro luzeko bidea eskalatzeko, eta 9a+/b mailara jaitsi du proposamena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu