Bilboko Aste Nagusia

Aerobitoia, festaren ondoren egiteko kirol saioa

Bilboko konpartsek Aste Nagusian urtero antolatzen duten aerobik saioan gero eta jende gehiagok parte hartzen du

Aerobitoi saioan ari ziren pregoilaria eta txupinera. IKER RINCON.
Bilbo
2012ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Jende asko bildu zen atzo Areatzan konpartsek antolatutako Aerobitoiean parte hartzera. Aurreko egunetako ajea alde batera utzi, eta kirolerako arropak jantzita, dantzan hasi ziren bertaratutako haurrak, gazteak eta ez hain gazteak. Virginia Berasategi pregoilariak eta Nerea Orizaola txupinerak ere parte hartu zuten haien artean.

Beroketak egin ostean, ura edateko unea etorri zitzaien parte hartzaileei. Hala, gorputza indarberrituta, aerobikean benetan hasteko momentua heldu zen. Askoren harridurarako, parte hartzaile gehienak ondo moldatu ziren, aerobik irakasleak agindutako pausoak modu onean eginda. Hala ere, erritmoari behar bezala jarraitzea ezinezkoa zitzaion eta kalimotxo tragoa eskutan zuen gautxoriren bat ere han zebilen, kirola egiteko saio ustelean.

Ekitaldi hori gero eta arrakastatsuagoa da. Hala, urteekin, ekitaldia eraldatuz joan dela esan du Cristina Diez begiraleak. «Hasierako urteetan jendea oso mozkor eta mozorrotuta etortzen zen, baina orain, jendea gogotsu dator, koreografiak egiten saiatzera», nabarmendu du. Aurten, berritasun moduan, aerobika egiteaz gain, funkya dantzatzen ikasteko aukera ere eskaini dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.