Agur zaborrari, Debagoienean

Zakarraren inguruko astean, hitzaldiak, erakusketak eta bestelakoak egingo dituzte bihartik aurrera

Erraustearen aurkako protesta, Altsasun (Nafarroa). JAGOBA MANTEROLA / ARP.
Erredakzioa
2012ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Zaborraren kudeaketaren gaia puri-purian dagoen honetan, Zero Zabor Astea antolatu dute Debagoiena eskualdean (Gipuzkoa). Bihartik igandera, hitzaldiak, erakusketak, ikus-entzunezkoak, txangoak, kontzertuak eta bazkariak egingo dituzte.

Eskoriatzako Huhezi fakultatean Atez atekoaren aurrean komunikabideek izan duten jokaeraren azterketa hitzaldia emango du Oñati Zero Zabor taldeak, bihar, 19:00etan. Arrasaten, ordu berean, Etorkizuna erraustuz dokumentala erakutsiko dute.

Asteartean, Las ventajas del puerta a puerta ante las desventajas de la incineradora hitzaldia emango du Peio Lozano EHUko irakasleak, 10:00etan, Bergarako Irizar jauregian.

Hurrengo egunean, Errausketari ateak ixten dokumentala estreinatuko dute, 19:30ean, Oñatiko kultur etxean. Toki berean, ostiralean, Atez atekoa, 5. edukiontzia... Norena da birziklatzeko ardura? hitzaldia emango du Pello Zubiriak. Asteburuan kutsu ludikoagoa hartuko du egitarauak. Bergaratik Antzuolara txangoa hasiko dute, atez ateko sistema ikustera, 09:00etan, herriko plazatik. Herri bazkaria egin ondoren, kantaldia eskainiko dute Josu Zubia eta Ubera bakarlariek. Gauean, kontzertua emango dute Krisi, KKK, Su-etena eta Kalamidaz taldeek.

ZERO ZABOR ASTEA

Noiz. Bihartik igandera, Arrasaten, Bergaran, Eskoriatzan, Oñatin, Aretxabaletan eta Elgetan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.