Aholkuak

2012ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Ordu beroenak saihestu. 12:30etik 16:30era saihestu behar da eguzkia hartzea.

Egonaldi luzerik ez. Ez egon luzaroan eguzkipean. Hobe da egonaldi motzak egitea.

Faktore egokia erabili. Komeni da 15 faktore zenbakitik gorako kremak erabiltzea. Oso azal zurikoek +50 erabil dezatela.

Aurpegia, eskotea eta eskuak zaindu. Bereziki babestu behar diren zatiak dira, urte osoan agerian daudelako.

3 urtetik behera, eguzkirik ez. Ez da komeni adin horretako haurrak eguzkitan jartzea. Eta adin horretatik aurrera, babes handiarekin.

Azala gutxika prestatu. Eguzkipean egonaldi laburrak egiten hasi, eta gutxika luzatu.

Sendagaiekin, kontuz. Sendagai askok erreakzioren bat sor dezakete eguzkia hartzean.

Haurdunaldian, kontuz. Haurdunaldian mantxak atera daitezke eguzkia hartzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.