Ahotsa eta pianoa, bat-batean

Beñat Axiari kantariak eta Michel Queille piano jotzaileak emanaldia eskainiko dute gaur, Durangon

Maite Alustiza.
2010eko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Bat-batekotasunak eta musikak bat egingo dute gaur Durangoko Plateruena antzokian (Bizkaia). Beñat Axiari abeslariak eta Michel Queille piano jotzaileak kantaldia emango dute, 13:00etatik aurrera. Biek elkarlanean Larrosaren salbaiak diskoa sortu dute, Jon Miranderen, Josean Artzeren, Auxtin Zamoraren eta Manex Lanatuaren poesiak oinarri hartuta.

Beñat Axiari, kantari eta perkusionista izateaz gain, Baionako Kontserbatorioko irakasle ere bada. Euskal folkak emandako talderik berritzaileenetako baten kide izan zen, Urria taldearena, hain zuzen. Guztira hamabost disko baino gehiago grabatu ditu, Arranoa (1988) etaLeitza larrea (2000), besteak beste. Mundu osoko musikarirekin lan egin izan du; Michel Doneda, Philippe Deschepper, Dominique Regef eta Pedro Soler dira horietako batzuk. Amaia Zubiria eta Imanol abeslariekin ere kolaborazioak egin ditu, eta abestiak egiteaz gain, pastoral eta antzerkietan ere parte hartu du.

Ahotsarekin esperimentuak egitea gustuko du Axiarik; gehienetan, frantsesa erabiltzen du horretarako. Euskaraz ere abesten du tarteka, eta hainbat idazleren testuak tartekatzen ditu: Federico Garcia Lorcarenak, Roland Barthesenak edota Bernardo Atxagarenak.

BEÑAT AXIARI ETAMICHEL QUEILLEN

Noiz. Gaur, 13:00etan.

Non. Durangon (Bizkaia), Plateruena kafe antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.