Ahozkotasunaren magia

'Bazen behin... Bermeon' Euskal Herriko kontalarien jaialdia egiten ari dira Bermeon

Erredakzioa
Donostia
2010eko irailaren 26a
00:00
Entzun
Narrazioa eta ipuin kontaketa umeentzako bakarrik direla pentsatzen duena oker dabil. Izan ere, horrela transmititu izan da mendeetan kultura eta hizkuntza. Asteburu honetan, Bermeon (Bizkaia) egiten ari diren Bazen behin... Bermeon Euskal Herriko kontalarien jaialdira bertaratzen direnek lehenengo pertsonan egiaztatu ahal izango dute helduentzako zein umeentzako izan daitezkeela ipuinak. Laugarren aldia da tankera horretako ipuin kontalari jaialdi bat antolatzen dutela.

Egun osoan ibiliko dira ipuin kontalariak Bermeoko hainbat tokitan ipuinak kontatzen. Ia saio guztiak euskaraz izango dira gaur. Umeentzako ipuinak kontatuko badituzte ere, aurtengo jaialdian helduen mundua jorratu nahi izan dute sustatzaileek.

11:00etan egingo dute aurkezpena udaletxean. 11.30ean, Santa Eufemian adin guztientzako saioa egingo dute. 12:45ean, portu zaharreko iturrian bilduko dira hainbat ipuin kontalari, umeentzako ipuinak kontatzera. 14:00etan izango da azkeneko saioa, Lamerako kiosko berrian, adin guztientzat.

Saio horiez gain, beste hiru saio berezi egingo dira 11:30ean. Oráculo de los Cuentos, gaztelaniaz den bakarra, udaletxeko kioskoan; Ipuin-kontsultorioa, portu zaharrean; eta ipuin-poteoa.

'BAZEN BEHIN... BERMEON'

Noiz. Gaur, 11:00etan.

Non. Bermeon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.