Ainharbeko ondare ahaztuak

2011ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Ur biltegitik jaistean, Ainharbeko herrira doi-doi heldu gabe, laborantzako makina zahar batzuk utzita dauden sasi baten artean, harri zut lerroka bat ikus daiteke. Hauek dira, duda izpirik gabe, antzinako denboretako eraikin zerbaiten ondareak. Hori dela eta, pena ematen du tokiko jendeak ez diezaion axolik eman. Alabaina, holako leku asko eta asko daude, herritarrek badauden edota zer dauden ere ez dakitelarik. Ez da hainbesteraino euren (geure) errua, Frantziako historia liburuetan ez baitigute sekula gure sustrai historikoen eta ondare aberastasunen berririk eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.