Airez harroturiko ikuskizuna

Erredakzioa
2012ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Adin guztietako ikusleentzako antzerkia egiten aditua da Kataluniako Chapertons konpainia. Oraingoan Goma gom ikuskizunarekin datoz Euskal Herrira. Izenburuak adierazten duen bezala, gurpiletako pneumatikoak dira laneko osagai nagusia.

Ikusteko antzerkia da Goma gom, eta, hitzik gabe, hamaika mundu eta egoera sor ditzakete konpainiako aktoreek, eta gurpilak airez eta biziz harrotzen dituzte.

Esaterako: itsasoan murgiltzeko aukera izango du ikusleak, eta arrain, olagarro eta marrazo artean igeri egingo du, abentura itogarri batean. Beste atal batean, lore baten eta erlamando baten arteko maitasun istorioa kontatuko dute. Hiru hontza musika egitera jolastuko dira. Pinguinoak, itsas txakurrak eta haiek etxekotu nahi dituen zirkuko izarra...

Boom! ikuskizunarekin, hemezortzi herrialdetako antzoki eta plazetan aritu ziren Chapertons taldekoak. Hitzik ez izateak lagundu egiten die ikuskizuna mugaz gaindi eramaten. Formulari eutsi diote gaurko lan honetan.

Nabarmentzekoa da Goma gom ikuskizunaren erritmoa. Atsedenik gabe, formaz aldatzen dituzte pneumatikoak, arnasa hartzeko astirik eman gabe. Mimo trebeak dira aktoreak, eta keinu gutxirekin eta gurpil pare batekin egoera absurdoak eta barregarriak sortzen dituzte.

'GOMA GOM'

Noiz. Gaur, 17:00etan.

Noiz. Sondikako kultur etxean (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.