Asteburu-pasa joateko edo oporraldi luze bat egiteko ideia bila dabilenak bihartik igandera bitarte du buruhausteak alde batera uzteko aukera. Sevatur turismoaren eta aisiaren azoka antolatu dute Donostian, Kursaal jauregian, eta 65 saltokik 140 lekuren berri emango dute. Egun osoan bisitatu ahalko da azoka hiru egunean, 10:30etik 20:30era. Informazioa eskaintzearekin batera, zaporearen bidez bidaia egitea proposatuko diote bisitariari. Sarreraren prezioa hiru eurokoa da.
Argentina, Tunisia, Frantziako Carcasona eta Tolosa azokan izango dira, aurten lehenengoz. Horiekin batera, Euskal Kostaldeko Geoparkeak elkarteakere lehen aldiz parte hartuko du azokan. Garraio eta ostatuen inguruko informazioa, abenturazko turismoaren ingurukoaeta parkeen gaineko eskaintza zabala ezagutu ahal izango da, besteak beste. Bidaia agentziek euren txokoa izango dute leku zehatzen inguruko informazioa emateko.
SEVATUR AZOKA
Non. Donostian, Kursaal jauregian.
Noiz. Bihartik igandera bitarte, 10:30etik 20:30era.
Sarrera. Hiru euro.
Asteburuko proposamenak
Aisialdirako aukeren eskaintza zabala
DonostiaBidaiatzeko 140 bat leku proposatuko dituzte Kursaalean, bihartik igandera arte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu