Gasteizko rock munduak ez du ahaztu nahi hirian errotutako musika sortzailerik handienetako bat. 2009ko uztailean itzali zen Aitornillo, eta hutsune nabaria utzi zuen inguruko musikan, inoiz beteko ez dutena. Gaur iluntzean omenduko dute alde zaharreko gaztetxean (20:30), eta han izango dira Los Perros, The Dogs of The Balck Foot eta Los Fontane taldeak.
Gasteizen asko estimatzen zuten musikaria zen Aitor Lopez de Sabando Aitornillo. Hiriko zenbait taldetan aritu zen jotzen 90eko hamarkadan, hala nola Demalafe, The Prenatals eta Little Fit-en. Hurrengo hamarkadaren hasieran Los Tornillos, The Body Milks eta Los Fontane taldeen entsegu lokaletara eraman zuen bere gitarra, aurrerantzean ere bere musika zabaltzeko.
Gaurko kontzertuan Aitornillorekin harreman estua izandako musikariek hartuko dute parte. The Dogs of The Black Foot taldearekin lanean aritu zen duela urte batzuk, eta harreman estua izan zuen Los Fontane surf-rock taldearekin. Horiexek irabazizuten Gasteizko Udaleko maketa saria Aitornillo hil zen urte berean.
Kontzertuez gain, goizean goizetik hasiko dituzte musikaria omentzeko ekitaldiak. Opakua inguruan, Aitornilloren errautsak bota zituzten eremuan, hamaiketakoa eta emanaldi akustikoa egingo dute.
AITORNILLOREN OMENEZKO KONTZERTUA
Non. Gasteizko gaztetxean.
Noiz. 20:30etan.
Aitornillo oroitzeko doinuak
Musikari gasteiztarra omenduko dute The Dogs of The Black Foots, Los Perros eta Los Fontane taldeek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu