Alex de la Iglesia aktore bila dabil
ZUGARRAMURDI. Alex de la Iglesia zinemagilea estra aktoreen beharrean dago bere film berria grabatzeko. Bostehun behar ditu film berriko eszenarik ziragarrienak egiteko. Hilaren 17an eta 18an izango da aktore horiek kontratatzeko proba, Zugarramurdiko Sorginen museoan. 18 eta 75 urte bitarteko gizon eta emakumeak behar ditu. Halaber, txalapartarien eta irrintziak botatzen dituzten emakumeen bila dabil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu